- Eibarko EH Bilduko Udal taldeko ordezkariek Urki auzoa bisitatuko dute datorren ostiralean (goizez), beti ere, "bertako bizilagunen kezkak eta beharrak jasotzeko". Koalizioak azaldu duenez, "bizilagunen batek, ekarpenak egiteko, EH Bilduko kideekin geratzea nahi badu, 943 708 428 telefono zenbakira dei egin edo bildu@eibar.eus helbidera idatz dezake".