Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak bultzatutako Aldenik Alden programaren barruan antolatuta, LH4-6 bitarteko haurrei zuzendutako Erreinu galduaren sekretua rol jokoa egingo da maia-tzaren 8an (10.00etatik 17.00etara) Morterika inguruan. Prezioa 14 eurokoa da (13 euro bazkideak) eta izena maiatzaren 2ra arte eman daiteke Elgoibarko Izarraren bulegoan edo web gunearen bitartez.