- Udalak jakinarazi duenez, 2017an abiatu zen baina iaz pandemiagatik bertan behera utzi zen Mugi-gela programa martxan da berriro ere herrian. Jarduera fisikoan oinarritzen den egitasmo hau hirugarren adineko personei zuzenduta dago eta bere helburua "adineko ahulenek erorketak izateko duten arriskua gutxitzea da". Programa sei pertsonako talde batekin berreskuratu da Deban.