- Iratxo ludotekak gurasoentzako ate irekiak antolatu ditu apirilaren 12, 13 eta 14rako eta bertaratzeko interesa dutenek hilaren 11ra arte bete dezakete Udalaren web gunean egokitutako galdetegia. Ludotekak apirilean bertan abiatuko du hiruhileko honetarako programa eta parte hartzeko izena (prezioa 30 eurokoa da) hilaren 14ra arte eman daiteke ekipamenduan.