- Desfibriladoreak nola erabili erakutsiko diete herritarrei datorren asteazkenean Oñatiko Santa Ana antzokian egingo den saioan. Lehen sorospenetan adituak diren hiru oñatiarrek egingo dute erakustaldia: Gema Bikuñak, Larraitz Legorburuk eta Ixiar Usandizagak. Hitzordua 18:30ean izango da.

Udalak bost gunetan jarri ditu desfibriladoreak herritarren eskura: Zubikoa kiroldegian, Eltzian, Azkoagain futbol zelaian, Arao-tzen (Arrikrutzeko kobetako aparkalekuan) eta Arantzazun (turismo bulegoaren ondoan). Saioa irekia izango da eta jendearen zalantzak eta galderak eran-tzungo dituzte.