Puro Relajo taldeak bi kontzertu emango ditu datorren igandean

17.02.2021 | 23:49

Elgoibar – Udaleko Kultura sailak antolatuta, Puro Relajo taldearen emanaldi bikoitza izango da datorren igandean (12.30ean eta 17.00etan) Elgoibarko Herriko Antzokian. Kontzertu horietarako sarreren prezioa 10 eurokoa da eta tickets.kutxabank.es web gunean (aurrez) edota Herriko Antzokiko leihatilan (emanaldiaren egunean) eros daitezke.