- Egoerak ahalbideratzen badu, uztailean herritarrak protagonista dituen Begiradak emanaldia izango da Iturri ondoan egitasmoaren baitan. Hori dela eta, antolatzaileek idazteko, marrazteko, argazkiak ateratzeko edota bideoak grabatzeko zaletasuna duten herritarrak animatu nahi dituzte Begiradak ekimenean parte hartzera. Izena hilaren 26ra arte eman daiteke, euskara@deba.eus helbidera idatziz edo 688 663 744 telefono zenbakira deituz.