- Cardenas fundazioak eta Udalak elkarlanean antolatzen duten Deba 100 hitzetan literatur lehiaketaren 6. edizioa jarri dute abian. Sariketak euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak izango ditu eta parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 18ko 14.00ak arte entregatu ditzakete lanak (paperean edo formatu digitalean) Turismo bulegoan.

Nahi duten guztien partaidetzari irekita dagoen sariketa honen gaia Deba da eta idazlanak haren historiarekin, paisaiarekin edota herriarekin lotuta dagoen edozerekin zerikusia izan beharko du.

Modalitate bakoitzeko 350 euroko bi sari emango dira: debar onenari eta lan onenari.