- San Anton eguna dela eta, Atxutxiamaika aisialdi taldeak “arratsalde-pasako ekintza” antolatu du datorren astelehenerako Aldenik Alden programaren baitan. Parte hartzera animatzen diren umeek talde jolasak egingo dituzte “15.30etik 19.30era bitartean eta barruko espazio ezberdinetan”. Ekintzaren prezioa 10 eurokoa da (9 euro bazkideentzat) eta interesatuek ostiralera arte eman dezakete izena Elgoibarko Izarra elkartearen bulegoan edo web gunearen bitartez.