- Elgoibarko udal Ludotekak udalerriko HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako III. Argazki Lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ditu. HH5-LH3 bitarteko haurren kategorian, sari nagusia (kamara digitala bat, txartel eta zorroarekin) Marc Vieirak irabazi du eta LH4-LH6 bitarteko haurren kategorian (bat-bateko inprimagailua), aldiz, Sara Gabilondok (LH6). Azkenik, Ikuslearen saria Intza Cebriánek (LH4) eskuratu du.