- Urte amaieran ohikoa izaten den bertso saioaren ordez, bertsoak, literatura eta musika uztartuko dituen bertso saio musikatua antolatu du Elgoibarko Izarra elkarteak hilaren 29rako Udalaren babesarekin. Ikuskizuna 19.00etan hasiko da Herriko Antzokian, Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolarien, Uxue Alberdi idazlearen eta Aitor Nova musikariaren partaidetzarekin. Sarrerak datorren asteazkenetik aurrera eros ahalko dira (11 eurotan) Elgoibarko Izarran, 943 74 1 626 telefono zenbakira deituz edota elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatziz.