- Debako Udalak baliabide ekonomikorik, sare sozialik edo familia-sarerik ez duten familien haurrak zaintzeko zerbitzu berezia jarri du abian aste honetan. Elvira Garrido fundazioak eskainiko duen eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek bideratuko duten zaintza zerbitzu berri hau "Deba eta Itziarko 2 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten eta aipatutako baldintzak betetzen dituzten familiei" zuzenduta dago.

Zerbitzuak tutoreak lanean dauden bitartean edota beste premiazko egoeraren bat dutenean, haurren zaintzan laguntzea du helburu eta Gaztelekuaren gaineko lokaletan eskainiko da, eskola orduetatik kanpo (ekimenak aire librean ere egingo dira).