- Mintzalaguna egitasmoa abian da berriro Deban eta astean ordubetez euskara praktikatzeko edo praktikatzen laguntzeko gogoa dutenek edozein momentuan eman dezakete izena Zuha-tza elkartean, 943 191 383 telefono zenbakira deituz edo koordinatzailea@zuhatza.com-era ida-tziz. Horrez gain, Zuhatzak jakinarazi du bere egoera ekonomikoa larria dela eta herritarrak animatu nahi ditu bazkide egitera, salgai jarritako materiala erostera eta antolatutako zozketetan parte hartzera. Bestalde, euskara ofiziala ez den Nafarroako zonaldeetan euskalgintzari ekarpena egiteko Errigorako otarreak bihar arte eska daitezke Zuhatzan.