- Udalak jakinarazten du oraindik ere badaudela leku batzuk gurasoentzako euskara ikastaroetan aritzeko. Bi talde egongo dira: hasiera mailakoa astearte eta ostegunetan bilduko da Portalean (9.30etik 11.30era) eta erdi mailakoa astearte eta ostegunetan (14.30etik 16.30era edo 14.00etatik 16.00etara). Ikastaroek 100 orduko iraupena dute eta prezioa 66 eurokoa da. Interesatuek 943 708 426 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.