- Debako Udalak 16 urtetik gorako zaletu guztien partaidetzari irekita dagoen 51. kaleko margo lehiaketa antolatu du biharko, urtero bezala, Cardenas Fundazioaren eta Haitz-haundi elkartearen lagun-tzarekin. Aurtengoak 2.000 eurotik gora banatuko ditu lan onenen egileren artean.

Parte hartzera animatzen direnek 8.00etatik 10.30era bitartean jarri beharko diete zigilua margo oihalei Agirre jauregiko erakusketa gelan eta egindako lanak (Debako inguruetako agiriko tokietan beteko dira; gaia eta teknika libreak izanik) 13.30ak baino lehen entregatu beharko dituzte udaletxeko pleno aretoan.

Sari banaketa 14.30ean egingo da udaletxean eta lehiaketara aurkeztutako margoak hurrengo astean zehar egongo dira ikusgai Agirre jauregiko erakusketa aretoan.

Sariei dagokionez, irabazleak 800 euro jasoko ditu, bigarrenak 500, hirugarrenak 350, laugarrenak 200 eta herriko saritu gabeko lan onenak 250. Era berean, 300 euroko sariak egongo dira akuarelako eta Itsasoa gaitzat duen saritu gabeko lan onenentzat eta 150 euroko saria 21 urtetik beherako partaideen lan onenarentzat.