- Armeria Eskolako Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 13rako zuen antolatuta aurtengo Batzar Orokorra baina COVID-19aren ondorioz bilera atzeratzea erabaki zuen.

Orain, pandemiaren bilakaera aztertu ondoren, Armeria Eskolako Elkarteak bere Batzar Orokorra urriaren 2an egitea erabaki du “12.00etan eta formatu digitalean”, beti ere, “parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko”.

Bileran 2019an egindako eta 2020an abiatutako proiektuak azalduko dira eta parte hartzeko interesatuek 943 203 244 zenbakira dei egin edo elkartea@armeriaeskola.eus helbidera idatz dezakete izena emateko.