- Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztutako 16 obrak aztertu ondoren, Maria Jimenezen Arimaren erritmora izeneko kartelak irudikatuko du aurtengo San Bartolome jaietako programaren azala (Jimenezek 7.000 euroko saria jasoko du). Bestalde, 14 lan aurkeztu dira haurren kartel Lehiaketara eta irabazleen Leire Bilbao, Ekain Soto, Iñigo Merino, Sare Meabebasterretxea, Ane Cerrejon eta Oihane Meabebasterretxea izan dira.