- Udako Euskal Unibertsitateak 12 ikastaro eta 5 jardunaldi eskainiko ditu hilaren 13tik irailaren 4ra bitartean Eibar, Donostia, Iruñea eta Baionan eta Udaleko Euskara sailak, dirulaguntzak emango dizkie UEUk, Hik Hasik eta EHUk udan emango dituzten ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei (matrikula osoa ordaintzeko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei eta matrikula erdia ordaintzeko lanean dihardutenei). Informazio gehiagorako 943 744 366 telefonora deitu edo euskara@elgoibar.eus helbidera idatzi.