- Hilaren 12ko hauteskundeak direla eta, EH Bilduk mitina antolatu du datorren iganderako (12.30ean) Txaltxa Zelain. Bertan Maddalen Iriarte, koalizioaren lehendakarigaia, Mikel Otero, EH Bilduren Arabako zerrendaburua eta Ruben Cela, Galizako BNGko ordezkaria izango dira. Gainera, 12.00etatik aurrera EH Bilduk hartu dituen konpromisoen erakusketa izango da ikusgai (euria bada Legarreko frontoian).