- Debako Udalak "behar handiena duten herriko haur eta gazteei laguntzeko udako zaintza-sarea" abiatu du, hezkuntza eta gazteriako eragileekin elkarlanean.

Sarearen helburua "neska-mutilei indartze akademikoa, euskararen mintza-praktika eta bestelako aisialdi eta kirol ekintzak eskain-tzea" da eta horretarako 15 bat bolondres hasi dira lanean. Horien artean "irakasle izandakoak edo gaur egun irakaskuntzan dihardutenak eta egitasmoan lan egiteko prest agertu diren gazteak" daude.

Guztira LH eta DBHko 40 bat haur eta gazte ari dira sare honetako saioetan parte hartzen. Udaletik jakinarazi dutenez, ziklo bakoitzak astean 2 edo 3 saio jasotzen ditu, 10.00etatik 13.00etara, eta ia beti egitura berdintsuarekin: "Lehen ordua indartze akademikorako erabiltzen da eta ondorengo biak jolas tailerretarako edo kirolak praktikatzeko".

Bolondresekin batera, Ipuin kontalariak, emakumeen pala taldea, Debakayak, Yako, Zurrunbilo elkartea eta Burdin Kurutz mendi taldea batu dira egitasmoari.