- Udalak Eibarko Merkataritza Gune Irekiak (ECCA) kudeatuko duen Nik Eibarren erosten dot kanpaina abiatuko du hilaren 8an, beti ere, herriko hirugarren sektorea bultzatzen jarraitzeko.

Kanpaina hau erosketa-bonoen bitartez gauzatuko da berriro ere baina nobedade gisa “baldintzak betetzen dituzten eta hala nahi duten Eibarko establezimendu guztiek bat egin ahal izango dute; ez ECCAko kideek bakarrik”.

Hori bai, erosketa-bonoen ekimen berri honetan parte hartu nahi duten negozioek (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu arlokoek) atxikimendu-dokumentu bat bete eta ECCAren bulegoetan entregatu behar dute (era berean, info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidera bidali daiteke).

Dokumentua eibar.eus eta nikeibarrenerostendot.eus webguneetan eskura daiteke eta izena emateko epea bihar arte dago irekita. Zalantzak argitzeko 943 254 083 telefonora dei daiteke.