- Udalak eta Krabelin Pintura Eskolak 15 urte arteko haur eta nerabeei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu dute. Gaia librea da eta parte hartu nahi dutenek (bakoitzak marrazki bat bidali dezake) egindako marrazkiaren argazki bat bidali dezakete, hilaren 17ra arte, marraztuetxean@gmail.com helbidera (egilearen izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adieraziz). Herriko dendetan gastatzeko 50 euroko 6 bono emango dira sari gisa, zozketa bidez.