- Krisi egoera honetan sanjuanak ospatzeko oso aukera gutxi badira ere, Eibarko Udalaren Kultura batzordeak jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa abian jarri du.

Lan guztiek Sanjuanak Eibarren 2020 testua eraman behar dute eta aurtengoan eibar.eus web gunearen bitartez aurkeztu ahalko dira bakarrik, hilaren 4tik 25era bitartean, hain zuzen ere.

Obrak formatu digitalean erantsi beharko dira, "70x50 zentimetroko neurriekin, JPG formatuan eta 300 ppp-ko bereizmenarekin".

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du (10 urte arte eta 11-14 urte bitartekoentzako mailetan sari bereziak egongo dira).