- Udalak Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko; UEUk, EHUk eta Hik Hasik euskara hutsean antolatutako ikastaroak egiteko; herriko establezimenduetako errotulu nagusia edota irudi korporatiboa euskaraz jartzeko eta herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak onartu ditu. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Udalaren webgunearen bitartez egin daitezke.