- Herriko 153 haurren partaidetzarekin ludoteka berrirako Kilkerzulo izena aukeratu ondoren, Mendaroko Udalak ekipamendu berri horren logotipoa aukeratzeko lehiaketa abiatu du. Mendaroar guztiei irekita dagoen sariketa horretarako lanak (bakoitzak bat bidali dezake) apirilaren 20ra arte aurkez daitezke; Udaletxera (Herriko Enparantza 1, 20850 Mendaro) edo kultura@mendaro.eus helbidera bidalita.