- Astigarragako kultur etxe zaharrean berriro grafitiak egin dituzte eta Udalak ekintza hau gaitzetsi du. Gogorazi duenez, azken hilabeteotan, zoritxarrez, eraikin publiko honen fatxadan pintaketa ugari agertu dira.

Kultur etxe zaharraren itxura zikina konpontzeko, Udalak laster abiatuko ditu fatxada zuriz margotzeko lanak; noski, horrek dakarren kostu ekonomiko handiarekin. "Gogora dezagun, horrelako eraikinen mantentze-lanak herritar guztien poltsikotik ordaintzen direla, eta beraz, batzuen jardun okerrak denok ordainduko ditugula", esan du.

"Ezinbestekoa da zoritxarreko pintaketak egin dituztenek euren jarrerak errotik moztea. Hau horrela dela ziurtatzeko, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Udalak", azpimarratu dute.

Azkenik, gogoratu dute duela lau hilabete egin ziren hondaketen ondorioz, eraikinaren sarreran kamarak jarri zirela.