- Kultur etxe zaharraren etorkizuna defini-tzeko herritarrekin egingo den parte-hartze prozesuaren lehenengo saio irekia asteazkenean izango da. Bilera 18.00etan, kultur etxe zaharreko aretoan egingo da, Hiritik At enpresak dinamizatuta. Libre geratuko diren espazioei eman ahal zaien erabileraren inguruan Astigarragako herritarrak informatzeko eta horien iritzia jasotzeko antolatuko dira saio irekiak. Une honetan bertan eskaintzen dira honako zerbitzu hauek: gaztelekua, AEK, Udalaren Berdintasun eta Enplegu sailak eta Sagardoetxearen bulegoak