- Usurbilgo Udalak 1,5 milioi euro gehiago ditu erabilgarri 2022an, 2021eko aurrekontuak likidatu ostean. Orain gerakin hori zertan erabili aztertzen ari da Udala.

Azkeneko Osoko Bilkuran, Agur-tzane Solaberrieta Mesa alkateak jakinarazi zuenez, proposamen bat taxutzen ari da Udal Gobernua, eta hurrengo ogasun batzordean aurkeztuko diote oposizioari.

Dena den, proposamen horren zenbait alderdi aurreratu zituen. Diru horren zati bat baino ez dute erabiliko: zehazki, milioi bat euro hainbat obra eta bestelako inbertsioetara bideratuko ditu, eta, gainerako 500.000 euroak, oraingoz, gorde egingo dituzte.

"Zer nolako ziurgabetasuna dagoen ikusita, prezioak zenbat garestitzen ari diren ikusita, zuhur-tziaz, gordetzea erabaki dugu, Udalak etor daitekeenari aurre egiteko modua izan dezan", azaldu zuen Solaberrietak.

Gainera, erabiliko duten zatia zein proiektutara bideratuko duten ere aurreratu zuen: San Esteban kalea irisgarri egitea, Zumartegiko ibai er-tza berreskuratzea, Sutegiko fatxada egokitzea eta Aginagako Elutx bidea egitea.

Proiektu bakoitzaren zenbait zer-tzelada eman zituen. San Esteban kaleari dagokionez, Udala proiektua erredaktatzen hasia da eta aurten bertan exekutatu nahi dute. Horren aurretik, auzotarren eta herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte, eta, hori egindakoan, lizitatzera atera.

Zumartegiko ibai ertzari dagokionez, proiektua idatzita dago, eta, gainera, Udalak 150.000 euroko dirulaguntza bat jaso du hori gauzatzeko.

Sutegiko fatxada, berriz, iaz egitekoa zen Udala, baina bertan behera utzi behar izan zuen, lizitazioa eskuratu zuen enpresak, besteak beste, ez zuelako eskatutako dokumentazioa aurkeztu. Bestalde, 90.000 eurokoa zen proiektuaren kostua, baina tartean izandako hornikuntza arazoak eta prezioen gorakada tarteko, 65.000 euro garestiagoa izango da, azkenean.

Azkenik, Aginaga auzoko Elutx bidearen kasuan, Solaberrietak jakinarazi zuen hitzarmen "potolo" bat lortu duela Udalak hango lurjabeekin, HAPOari lotuta, eta maia-tzeko Osoko Bilkurara eramango dutela: proiektu hori ere idazten ari dira, eta aurten jarri nahi dute martxan.

Osoko Bilkuran kontu-hartzaileak jakinarazi zuenez, Udalaren zorpe-tze maila %11,83an zegoen 2021eko abenduaren 31n. 2022rako onartutako aurrekontuetan milioi bateko mailegua eskatzea aurreikusi zenez, zorpetzea %18 ingurura igoko dela aurreratu zuen. Datu hauek onak direla ere esan zuen.

Azkenik, exekuzio maila, inbertsioei dagokienez, apala izan zen: %59.