biatu berri den ikasturtean, Hernaniko Lehen Hezkun-tzako ikastetxe guztiek ingurumen hezkuntzan murgildu dira. Hiru programa ezberdin jorratuko dira. Alde batetik, duela 30 urte abian jarri zen HI! Programa (Hernani eta Ingurumena), bestetik, Eskolako Agenda 2030 eta azkenik, Euronet 50/50 max, energia aurrezteko programa.

Hasteko, Hernani eta Ingurumena programaren bidez, Lehen Hezkun-tzako 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek gaurkotasun handiko gaiak lantzen dituzte: hondakinak, landaretza eta ura. Programa hau ikastetxeetako curriculumetan txertatuta dago eta ikasgeletan lantzen dituzten gaien osagarria da.

Eskolako Agenda 21 zena, Eskolako Agenda 2030 bihurtu zen iaz. Programaren helburua pixkanaka-pixkanaka helburuak banaka lan-tzen joatea da, beti ere herriko errealitatearekin bat eginez. 2020-2021 ikasturtean hamabosgarren helburua ezagutzen hasi ziren ikastalde ezberdinetan: Lehorreko ekosistemetako bizia. Helburu zabala izanik, iaz basoetan oinarritu zen lanketa. Aurtengoan gai berria dute eskuartean: Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna.

Azkenik, Euronet 50/50 max. proiektuak eraikin publikoetan energia aurreztea sustatzen du, erabilera egokitik eta energiaren kudeaketatik abiatuta. 50/50 da erabiltzen den metodologia: alegia, pizgarri ekonomikoak sartzea lorturiko aurrezpen energetikoaren alde. Hau da, ekipamendu edo eraikin publiko batek konpromiso bat sinatzen du energiaren erabilera jasangarri bat egiteko. Udalak eraikin publiko horien fakturak ordaintzen ditu, orduan aurrezpen bat badago, Udalak horren %50 emango die beren instalakuntzetan hobekuntzak egin ditzaten. Dagoeneko Hernanin laugarren ikasturtea izango du proiektu honek eta Urumea ikastola eta Ereñotzuko Txirrita herri eskoletan garatuko da aurtengoan.

Hiru programek, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Jasangarrirako hamazazpi helburuekin bat egiten dute. Helburu hauek nagusiki munduan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira.