- Andoaingo Udalak datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuak ateratzen diren hamabi argazkiekin. Argazki aukeratu bakoitzak 100 euroko saria jasoko du. Andoaindarrak da 5. edizio honetan aukeratu den gaia. Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzazke, beti formatu horizontalean. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute. Aurkezteko epea azaroak 1ean buka-tzen da, webgunean www.andoain.eus. Emaitzak azaroaren 15 baino lehenago jakinaraziko dira.