- Gizonak, maskulinitatearen kaiolan? solasaldia antolatu dute, elkarlanean, Usurbilgo Udalak eta Arremanitzek. Gaur 18.00etan izango da, Potxoenean. Arremanitz elkarteko Ibon Arrizabalaga de Mingok gidatuko du maskulinitate ereduak lantzeko antolatutako saioa. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, udaleko Berdintasun sailean: 943 377 110 telefonora deituta.