- Euskara Aholku Taldeak uda osteko lehenengo bilera egingo du datorren asteartean. Potxoenean izango da, 17.30ean. Euskararen inguruko kezkak elkarjarri, beharrak identifikatu eta martxan jar litezkeen egitasmo eta ekintzak bidera-tzea da taldearen helburua. Udalak, herritarrek zein eragileek parte hartzen dute taldean, eta hilean behin elkartu ohi dira. Udaleko Euskara Sailak deia zabaldu nahi du interesa duen orok bertan parte har dezan. Informazio gehiagorako, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzi edo 943 371 999 telefonora deitu daiteke.