- Urnietako udal instalazioetan, kiroldegian eta Saroben, jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaro mordoa eskainiko da aurten ere. Matrikulazio epeak zabaldu dira eta izena emateko azken eguna irailaren 17a izango da. Udal kiroldegian emango diren ikastaroak hilabete honetan bertan hasiko dira eta Sarobekoak aldiz, urrian. Informazio guztia Udalaren webgunean edo APPan dago.