Gaztelekuak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu LH6ko gazteentzat

10.09.2021 | 00:32

Urnieta – Urnietako gaztelekuak lagunekin egoteko, beste kuadrillak ezagutzeko eta plan desberdinak egiteko aukera ematen du. Instalazioak eta bertako dinamika ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira irailaren 13an eta 14ean, LH6ko nerabeekin. Astelehenean 17.00etan Egape ikastolakoen txanda izango da eta 18.30ean Magalekoena. Asteartean, aldiz, 17.00etan Magalekoak sartuko dira eta 18.15ean Egapekoak.

noticias de noticiasdegipuzkoa