- Easo Eskolaniak eta Easo Gazte Abesbatzak Hirira musikala eskainiko dute uztailaren 29an Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu uztailaren 18 arte izena ematen duten urnietarren artean. Izena webgunean edo appan dagoen estekaren bitartez edo Saroben jarritako kutxatilan ere eman daiteke zozketan parte hartzeko.