- Uztailaren 1az geroztik, Buruntzaldeko autobusen lizitazio berria dago martxan, eta hainbat kexa iritsi dira, dagoeneko, Usurbilgo Udalera. Gaiaz hitz egiteko bilera irekia deitu dute gaur arratsaldean, 19.00etan, Sutegin.

Usurbilgo Udalak zerbitzu hau Foru Aldundiaren eskuduntza dela argi utzi nahi du eta gogorazi duenez aurreko kontzesioan Usurbilek bi linea zituen Burun-tzaldearekin lotuta, Hernanira eta Donostiako Ospitalera. Usurbil ospitalearekin zuzenean lo-tzen zuen zerbitzua da, hain zuzen, orain kendu dutena. Usurbildarrek Lasarte-Oriara joan behar dute lehenengo, han ospitalera doan beste autobus bat hartzeko.

Bestalde, nahiz eta zerbitzu berria orain martxan jarri den, lehengo legegintzaldian hasi zen aldaketaren prozesua. Orduan orain martxan jarri diren aldaketen aurkako 2.000 sinadura jaso zituen Usurbilek.