Hernani | Haur eta gazteentzat ikastaroak ekainean

Kirola eta eskulanak egiteko aukera egongo da eta izen-ematea amaitzear dago

02.06.2021 | 01:45
Bi haur serigrafia tailer batean parte hartzen. Argazkia: Iker Azurmendi

Hernani Hernaniko Haur eta Gazteria arloak ekainean zehar, arratsaldez, haur, nerabe eta gazteentzat ikastaroak antolatu ditu. Horien helburua da aisialdirako aukera ematea ikasturteari bukaera eman eta udan sartzeko.

Ikastaro hauetan kirolerako, eskulanetarako eta aisi librerako aukera izango da. Kasu gehienetan, izen-emate epea gaur edo bihar amaitzen da. Izen-ematea zuzenean Udalaren webgunearen (www.hernani.eus) esteka baten bitartez egin daiteke.

Ikastaro guztietan hamar euroko fiantza bat eman beharko da eta ikastaroa bukatzen denean fiantza itzuliko da. Ikastaroetarako izen-ematea mugatua da. Gehienezko kopurua gaindituko balitz, zozketa egingo da.

Eskulanei dagokienez, bitxigintza eta serigrafia tailerrak antolatu dira. Bi kasuetan 15 eta 25 urte bitarteko gazteei bideratuak daude. Kirolen esparruan eskalada (15-25 urtekoen-tzat), piragua familian eta nerabeentzako piragua (12 -17 urte bitarteko gazteei bideratua) eskaintzen dira.

Bestalde, txikienei aisialdi programa honetan parte hartzeko aukera emateko Plisti plasta ekimena antolatu da, zero eta hamabi urte bitarteko haurrei eskainia. Ekainaren 19an 17.00etatik 19.00etara Ave Marian burutuko da. Jolas librean oinarritutako ekintza da, haurrak bertan egongo diren material desberdinekin (funtzio zehatz baterako sortua ez dagoena) jolasteko aukera izango dute. Haurraren sormen eta gaitasunen garapena bermatzea du helburu.

Kasu honetan, ez da izenik eman beharko. Nahikoa izango da ordutegi horretan bertara hurbiltzearekin, baina bertan segurtasun neurriak bete beharko dira (aforoa, distan- tzia eta eskuen garbiketa).

Uda Kiroldegian Kiroldegitik jakitera eman dutenez, aste honetan ireki du udako ikastaroetako izena emateko epea. Ikastaroen eskaintza hilabetekoa izango da: uztaila edo abuztua. Ikastaro eskaintza zabala izango da eta kiroldegiko web orrian aurkitu daitezke zehaztasun gehiago (https://labur.eus/BOPJV).

Uztaileko ikastaroetan izena emateko aukera ekainaren 15a arte zabalik egongo da. Abuztuko izen-ematea, ordea, uztailaren 15era arte luzatuko da.

Izen-ematea online (kiroldegiko webgunearen bitartez) edo presen-tzialki egin ahal izango da kiroldegian bertan. Azkeneko kasu honetan, beharrezkoa izango da aurretiko zita hartzea (tel.: 943 552 185).

Ekainaren 19an hamabi urte artekoentzat jolas librea egongo da Ave Maria parkean Plisti plasta ekintzaren baitan


noticias de noticiasdegipuzkoa