Emakumeen Etxea garatzeko bilera irekia egingo da Tolosan

02.06.2021 | 01:42

tolosa – Tolosaldeko Emakumeen Etxea garatzeko bilera irekia egingo dute gaur, 18.00etatik 20.00etara Amarotzeko Auzo Etxean. Eskualdean emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea helburu duen proiektua da. Horregatik, Tolosako eta eskualdeko emakumeak deitu dituzte bileran parte hartzera, guztien ekarpenak kontuan izanik Tolosaldeko Emakumeen Etxea garatzeko.

noticias de noticiasdegipuzkoa