- Azkeneko Osoko Bilkuran jakitera eman zenez, Ucin enpresak epaitegietara eraman du Usurbilgo Udala. Udalak oraindik ez ditu ezagutzen epaitegietara jotzeko arrazoiak. Otsailaren 9an jarduera baimena eguneratu zion Udalak Ucini, hainbat baldintza ezarriz: batetik, Eusko Jaurlaritzak berak Ingurumen Baimen Bateratuan zehaztutakoak eta Udalak, bere eskumenak baliatuz, ezarritakoak. Espediente osoa bidaltzeko eskaera jaso du Udalak epaitegietatik, eta halaxe egin du. Horrez gain, abokatua eta prokuradorea ere izendatu ditu Usurbilgo Udalak.