- Urnietako Udaltzaingoa astero hasiko da kontrolak egiten, herriko ibilgailuek dokumentazio guztia behar bezala dutela egiaztatzeko. Izan ere, baieztatu da udalerriko ibilgailu batzuek ez dutela dagokion IAT gainditu, horrek dakarren arriskuarekin. IATa ez pasatzeak adierazten du ibilgailu horrek akats larriak dituela, eta nahitaez konpondu behar direla, suposatzen duen arriskua kontuan hartuta.