- Energia Argitu programaren baitan, etxebizi-tzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako online tailerra antolatu da bihar 18.00etan. Tailerraren izena Eraginkortasun altuko birgaitzea, zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko da. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea argitu@gipuzkoa.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 164 172 eta 605 757 687 telefono zenbakietara deituta. Tailerra euskaraz edo gazteleraz jarraitu ahal izango da. Informazio gehiago www.argitu.eus webgunean aurki daiteke.