- Urnietako Udalak jakinarazi duenez, herriko Udaltzaingoak argazki album bat aurkitu du eta jasotako gainerako objektu galduekin batera gordeta dauka. Albuma galdu duenak Udaltzaingora dei dezake (943 008 090) edo bere bulegora joan daiteke bila. Urnietako Udaltzaingoaren bulegoa udaletxe azpian kokatua dago, San Joan plazan.