- 2020. urteko abenduan eman zen aditzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen zirkuitu baten bitartez. Lau hilabeteren ostean, proiektuan parte hartuko duten udalerri guztietara joango diren artistak zeintzuk diren jakinarazi dute. Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre idazle usurbildarrak Etxarri-Aranatzera (Nafarroa) eta Artziniegara (Araba) joango dira, hurrenez hurren; Usurbilera, berriz, Itxaro Borda idazlea etorriko da.