‘Kotoizko Ikastaroak’ eskainiko dituzte Andoainen

Sei tailer izango dira aukeran Salkin elkartearen egoitzan apirilaren 15etik 24ra Fany Alonso eta Ane Galarragaren eskutik

10.04.2021 | 00:47

ANdoain – Bastero Kulturgunean egin den Mujeres del Algodon erakusketaren ondoren, Kotoizko Ikastaroak tailerrak eskainiko ditu Andoaingo Salkin merkatari eta ostalarien elkarteak Andoaingo Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Enplegu sailaren laguntzarekin.

Kotoia izango da sei ikastaro horien ardatza, eta doan emango dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, Fany Alonso erakusketaren arduradunak berak eta Ane Galarragak, apirilaren 15etik 24ra bitartean, Salkinen egoitzan (Agustin Leitza, 11).

Egungo egoera dela eta, aforo mugatuak mantentze aldera, ikastaro horietako bakoitza bi txandatan banatuko da (nagusiei zuzendutakoak izan ezik), ordu eta erdiko iraupena izango dute eta gehienez lau pertsonak parte hartu ahal izango dute.

Ikastaroak honakoak izango dira, apirilaren 15etik 17ra: Txikoria belarra (apirilak 15, osteguna, 17.00-20.00) 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua; Kotoiaren landarea (apirilak 16, ostirala, 15.00-16.30) hamalau urtetik gorakoentzat; eta Kotoizko kala (apirilak 17, larunbata, 10.00-13.00) 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua. Apirilaren 22tik 24ra, aldiz, honakoak izango dira aukerak: Kotoizko arditxoa (apirilak 22, osteguna, 17.00-20.00), 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua; Kotoizko dekorazioa (apirilak 23, ostirala, 15.00-16.30), hamalau urtetik gorakoentzat; eta Kotoizko ametsak (apirilak24, larunbata, 10.00-13.00), 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 590 409 telefonoan (10.00etatik 13.00etara).

noticias de noticiasdegipuzkoa