- Usurbilgo azkeneko Osoko Bilkuran udal haur eskola zerbitzuaren esleipenari hasiera ematea onartu zuten, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin; EAJk abstentziora jo zuen.

Aurreko esleipenarekiko zenbait aldaketa garrantzitsu ditu oraingoak. Batetik, esleipenaren iraupenari dagokionez, egoeraren aldakortasuna kontuan hartuta, esleipena bost urterako izatea adostu zuten: hiru urterako lehenengo, bi urte gehiagoz luzatzeko aukerarekin.

Bestalde, ekarpen ekonomikoa haur kopuruaren araberako irizpideak jarraituta egingo dute errentagarria izan dadin.