Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean sakontzeko, rnietako Udalak Berdintasunerako II. Plana izan du bideorri azken urteetan, baina plan horren indarraldia amaitu berri da, eta orain, urrats sendoak ematen jarraitzeko, "hurrengo urteetarako gidalerro izango den III. Berdintasun Plana diseinatzea da asmoa" azaldu du berriki Luke Goñik, Urnietako Udaleko Berdintasunerako zinegotziak.

Lanketa hori egiteko abiapuntua bigarren plana eta azken urteetako lana ebaluatzea izango da. "Zein puntutan gauden ikusi nahi dugu, neurrien ezarpen maila eta lortutako emaitzak ezagutu nahi ditugu, eta baita, etorkizunari begira ditugun beharrak eta erronkak identifikatu ere, hemendik aurrerako bidea behar bezala marrazteko", kontatu du Goñik.

Hala, herritar guztiei irekita egongo diren lan saioak eta taldeko elkarrizketa desberdinak gauzatuko dira. Goñik zehaztu duenez, "guztien laguntza eta parte-hartzea eskatu nahi da, azken finean, helburua ahalik eta ikuspegi gehien jasotzea baita, berdintasun arloan herriaren argazkirik ahalik eta errealena egiteko".

Prozesu hau aurrera eramateko Elhuyarrekin elkarlanean jardungo du Udalak, beharrezko aholkulari-tza tekniko eta metodologikoa jaso-tzeko. Hitzordu desberdinak zehazten joaten diren heinean informazioa emango da.

Azkenik, Udalak aurten Berdintasunerako teknikari bat kontratzeko konpromezua hartu du.