Pelaioenea parte-hartze prozesuko emaitzak aurkeztuko dituzte

04.03.2021 | 00:26

Usurbil – Larunbatean 12.30ean Usurbilek Etorkizuneko Pelaioenea Eraikitzen proiektuaren barruko parte-hartze prozesua amaituko da bertan burutuko den aurkezpen publiko baten bidez. Auzo-ekipamenduaren zein Emakumeen Etxearen inguruko lanketan aritu diren zenbait parte-hartzailek emango dituzte azalpenak. Parte hartzeko formulario hau bete behar da: https://labur.eus/hZmoj.