- Andoaingo Udalak 137.850 euro bideratuko ditu herriko hainbat GKEtzat atzo Lankidetza Programarekin akordioak sinatu ondoren.

Maider Lainez alkatearen hitzetan, “2020a urte zaila izan da guztiontzat hainbat arlo eta dimentsiotan. Covid-19k gure bizitzako esparru guztietan eragin du, baita administrazioen kudeaketan ere, gure herritarrek osasunaren, ekonomiaren eta emozioen eremuan jasan baitituzte ondorioak”.

Zalantzarik gabe birus pandemikoak ohiko jarduera modu erabakigarrian baldintzatu du eta koronabirusak mugarik, nazionalitaterik eta klase sozialik onartzen ez duela esaten den arren, baieztapen hori engainagarria da, GKEetako ordezkariek adierazi moduan, “herrialde pobreenek eta klase behartsuenek ez baitituzte pandemiari aurre egiteko baliabide berberak”.

Hori dela eta, beste urte batez, nazioarteko lankidetza-proiektuak finantzatzen jarraituko du Andoaingo Udalak. Zehazki hauek dira diruz lagunduko diren elkarteak: Asociación Salvamento Marítimo (9.400 euro), Serso San Viator (6.300), ONG Honek (8.650), Zaporeak (7.400), Ingenieria para la Cooperación (9.400), Fasfi (5.900), Activos por un Mundo Solidario (6.300), Medicus Mundi Gipuzkoa (6.300), Bakerako Lankide-tza Batzarra (5.900), Herriak Elkarlanean (6.300), Doa (6.300), Gipuzkoako Oscar Romero Solidaritza Batzordea (6.300), Fisc (3.900), Behar Bidasoa (8.900), Abay Euskadi Nilo Azul (6.300), J.A. Freytter Romero (5.900), Ojos del Mundo (6.400) eta Derandein Fundazioa (6.300).