- Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek 900 musuko berrerabilgarri banatu berri ditu baliabide ekonomiko gutxien dituzten hernaniarren artean. Zehazki musuko bana jaso dute etxean oinarrizko errenta jaso-tzen dutenek eta kotizaziorik gabeko pentsiodunek.

Gainera musukoak Gipuzkoan ekoitzitakoak dira, aldi berean ekonomia zirkularra sustatuz.

Musukoen erabilera derrigorrezkoa da, baina familia batzuk ezin diote gastu gehigarri honi aurre egin. Horregatik, Hernaniko Udalak dohaintza hau egitea erabaki du.