- Hernaniko kiroldegitik jakitera eman dutenez, berriz ere martxan dira gimnasioko saio monografikoak, gimnasioan dauden azpiegituriei errendimendu hobea ateratzeko eta ariketak egoki egiten ikasteko.

Asteazkenero, bihartik hasita, bi saio praktiko izango dira, bat goizeko 8.15ean eta bestea arratsaldeko 18.00etan. 30 edo 40 minutuko saioak izango dira.

Parte hartu nahi duenak aurretiko zita hartu beharko du gimnasiorako, eta 16 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte.

Gainera, itxiera perimetrala iraun bitartean, hainbat ikastaro eskainiko dira larunbatetan. Izen-ematea online egin daiteke edo kiroldegian bertan.